Aiaran Ekin jardunaldia, abenduaren 2an

Jardunaldiaren helburua da gure eskualdean enpresa-ekimen berriak martxan jar daitezela sustatzea edo lehendik martxan dauden enpresei negozio-lerro berriak sortzen laguntzea   Jardunaldia, abenduaren 2an izango da 11:00etatik 13:30era Amurrioko  Refor aretoan, eta hauentzat da: ekin nahi duten baina zer arlotan zentratu ez dakiten pertsonak, ideia bat duten eta horren garapena aztertu eta martxan jarri nahi …

Gehiago/Más

Lanbidek beste laguntza-sorta bat jarri du martxan Aiarako Kuadrillan, enpresa-jarduera berrietarako

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Laudio Hazirekin eta Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan, enpresa-jarduera berrietarako laguntza-sorta berri bat kaleratu du. Enpresa bideragarritasunerako plana duten eta 3 hilabetez era esklusiboan proiektua martxan jartzen lan egiteko konpromisoa hartzen duten pertsona ekintzaileek jaso ahal izango dute 1.500 eurokoa den laguntza. Gainera, negozio-ideia bat duten eta bi hilabetez era esklusiboan euren bideragarritasuna …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak inbertsio eta zerbitzu berrietan oinarritzen du 2022ko aurrekontua

⁃ Ander Añibarro buru duen Gobernu-taldeak Laudioko auzoetan inbertsioak egitera bideratuko du inbertsioen % 4,3a, auzotarrek proposatutako proiektuen aldeko apustua eginez ⁃ Aurkeztutako kontuei esker, udalerriaren funtsezko beharrei erantzuten jarraitu ahal izango da, merkataritzarako, enplegurako, gazteentzako eta gainerako taldeentzako laguntza-lerro eta zerbitzu berriak barne Hirugarren urtez jarraian, Laudioko Udalak bere kontuak onartuta ekingo dio ekitaldi …

Gehiago/Más

2021-22ko enplegu-planak 38 lanpostu sortuko ditu Aiarako Kuadrillan eta Urduñan

2021ean eskualdeko enplegu-planak gauzatuko dira berriz ere. Aiarako Kuadrillan eta Urduñako udalerrian 38 pertsona kontratatuko dira sei hilabetez, 35 lanaldi osoan eta 3 lanaldiaren % 60an. Lanbidek ekainaren 16ko ebazpenaren arabera eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten langabeentzat dira plan horiek. Udalerri bakoitzean hainbat profil kontratatuko dira, iragarkiak Lanbiden argitaratu dira dagoeneko. Interesdunek azaroaren 30era arte …

Gehiago/Más

APILLek “Ordubeteko doako aparkalekua” kanpaina eta “Patata Tortilla Pintxoaren” Ibilbide klasikoa abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko 

Apillek, Laudioko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen elkartea, herriko kontsumoa sustatu nahi du, merkataritzara hurbiltzen diren pertsona guztiei erdigunean bertan aparkatzeko aukera erraztuz. Hori horrela, abenduaren 31ra arte, kolektiboak aparkaldiko lehen ordubetea oparituko die Aldaiko aparkalekura hurbildu eta bertako saltokietan erosten duten bezeroei. Parte hartu nahi duten saltokiek doan eman dezakete izena azaroaren 18a baino lehen. …

Gehiago/Más

Gazteentzako lan-eskaintza berriak Lanbiden

16 eta 30 urte bitarteko laudioarrek dagoeneko kontsulta ditzakete Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) gazteentzako lan-eskaintzak. Oraingo honetan, bi lanpostu eskainiko dira: Laudioko Udalaren herritarren arreta zerbitzurako (HAZ) administraria, eta Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria. Herritarren arreta zerbitzurako (HAZ) administraria: Zeregina, herritarrei telefonoz, modu telematikoan eta aurrez aurre informazioa eta arreta eskaintzea, eskaerei, izapideei, dokumentuen erregistroari, …

Gehiago/Más

Laudiok tokiko ekonomiak suspertzea helburu duen “Berrikusi” proiektu pilotua estreinatuko du

Laudioko Udala izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen “Berrikusi” ekimena bultzatzen lehena. Apill-en, Laudioko Industrialde Txikien Elkartearen, laguntza ere izango du. Proiektuaren helburua tokiko ekonomiak suspertzea da, jarduera guztiak dinamizatuz eta eguneratuz, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, turismoa, aisialdia, kultura edo kirola, besteak beste. Baina, beste ezer baino lehen, pertsonak bizi diren lekuarekin berriz konektatzeko modu …

Gehiago/Más

Zergak eta tasak

Laudioko Udalak jakinarazi nahi du Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) eta Ekonomia-Jardueraren gaineko Zergaren bilketa boluntariorako epea abenduaren 15era arte luzatuko dela, berau barne. Helbideratutako agirien kobrantza, bi kasuetan, azaroaren 15ean egingo da. Zerga horiek helbideratu ez dituzten pertsonek ordainketa Kutxabank, Laboral Kutxa edo Caja Ruralen egin beharko dute, etxean jasoko duten agiri bakarra aurkeztuta. …

Gehiago/Más

Ticket Bai-ri buruzko zabalkunde jardunaldia

Helburua: Aiarako haraneko ETEetan TICKET BAI ezartzeari buruzko alderdi arauemaile eta operatiboak zabaltzea Data: 2021eko Urriaren 20a Ordua: 16:00-18:30 Lekua: Laudioalde Lanbide Eskolako Areto Nagusia (Karmengo Amaren kalea, 17, 01400 Laudio) Edukiera mugatua: Izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko da bertaratzea, aretoaren edukiera baimendua agortu arte. Programa: Erakundeen irekiera: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren ordezkaria. Laudioko Udalaren …

Gehiago/Más

Aiaraldeko ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute Laudion

Aiaraldeko 13 ETE berritzaileek akreditazioa jaso dute SPRI Taldearen eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Hazinnova programan parte hartu izanagatik Guztira 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari, – 395 berrikuntza- proiektu (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) programa honetan aitzindariak- eskerrak ematea eta enpresa horiek …

Gehiago/Más

Laudiok enpresa berriak sortzeko eta autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia ireki du

Laudioko Udalak dagoeneko autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdia ireki du. Oinarri hauen xedeak enpresa berriak sortuz norberaren konturako lanpostu berriak sortzea eta autoenplegua sustatzea dira. Enpresek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako onurak, zeinahi izanik ere horien izaera juridikoa, banakako enpresaburuak eta profesionalak barne. Zuzkidura ekonomikoa 12.000 eurokoa da. Diru-laguntzak azaroaren 17a baino …

Gehiago/Más

Laudioko bizilagunen %92k zergak murriztuko dituzte datorren urtean

Laudioko Udalak 2022rako ordenantza fiskalen aldaketa onartu du. Gobernu taldearen azken asmoa datorren urtean Laudioko herritarren presio fiskala jaistea da. Horrela, Ondasun Higiezinen gaineko Zergak (OHZ) katastro-balioen ponentzia berri batek eragiten dio, eta aplikatu beharreko tasa % 0,3 orokorra da. Kuota % 0,5etik % 7ra igo da katastro-balio handieneko lurzatietan, industrian, merkataritzan eta eraikigarritasunean. Tasa …

Gehiago/Más

HAPO aldatzeko herritarren parte-hartzea

Laudioko HAPOren aldaketa, ZI.6B industrialdeko Irukurutzetako 3. poligonoko 263 lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko Laudioko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko uztailaren 26an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman dio Laudioko HAPOaren aldaketa puntualari (42.a), Irukurutzetako 3. poligonoko (ZI.6B industrialdea) 263. lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko. Erabaki hori 2021eko irailaren 15eko ALHAOn argitaratu zen, 105. zenbakian. Espedientearen jendaurreko informazio-aldian herritarrek parte har …

Gehiago/Más

Urriaren 11ra arte luzatu da Laudioko hurrengo enplegu mintegian izena emateko epea

  Arabako Foru Aldundiak eta Santa María la Real Fundazioak izena emateko epea urriaren 11ra arte luzatzea adostu dute eskualdean langabezian dauden pertsonek Laudioko hurrengo enplegu mintegian izena eman dezaten. Programa honek langabezian dauden hogei pertsona ingururi doako laguntza eta lan-orientazioa eskaintzen die, teknika eta tresna digital berriekin lana bilatzeko estrategia bat egiten ikas dezaten. Langabezian …

Gehiago/Más

Zabalik 2022rako larreak eskatzeko epea

Laudio Udalak interesa duten aberedunei jakinarazten die zabalik dagoela 2022 urtean larreetan abereak sartzeko eskaerak aurkezteko epea. Inskripzioak urriaren 31ra arte egingo dira, Laudioko Udaletxeko Hiri eta landa garapena, Zerbitzuak eta auzoak arloan, Herriko Plazako 3. solairuan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00-14:00 ordutegi barruan. Aurkeztu behar den dokumentazioa hauxe da: aldez aurretik lehenago eman ez bada, ustiapen txartelaren kopia, ustiapen horri …

Gehiago/Más

Laudion erosteak saria du!

EROSKETA KARRUSELA  Erosketa Karrusela Laudiora itzuli da sari berriekin bezeroentzat. APILL-ek, Laudioko industrialari txikien elkartea, kanpaina berri bat martxan jarri du eta irailetik urrira bitartean saltokiek 6.000 euro banatuko dituzte hiru erosketa txarteletan, bakoitza 2.000 euro izango ditu. Interesa dutenek parte hartu ahal izango dute irailaren 13tik urriaren 21era, betiere saltokietan 10 euroko gastua eginez. …

Gehiago/Más

Irregulartasunak antzeman dituzte udal-hiltegiaren kudeaketan

Uztailaren hasieran, Laudio Udalak udal-hiltegiko instalazioak ixtea erabaki zuen, prebentziozko izaeraz, hondakinen kudeaketan eta tratamenduan akatsak egon zitezkeela ikusi ondoren. Ingurumen-arazorik sor ez zedin, instalazioa berehala ixtea erabaki zen. Azken aste hauetan ikerketa bana egin da egoera anomalo hori zergatik sortu den jakiteko. Egia esan, hainbat ez-betetze antzeman dira. Horregatik guztiagatik, kontratazioko zerbitzu teknikoek beharrezkotzat …

Gehiago/Más

Laudiok Herriko eta Aldai plazetako merkatuetako salmenta-postuen oinarri berriak zehaztu ditu

Laudioko Udalak tradizio diren ostegunetako merkatuen salmenta-postuak, Herriko eta Aldai plazetan kokatzen direnak alegia, arautuko dituzten oinarriak zehaztu ditu.  Administrazioak idatzitako dokumentuak jarduera arautuko du 2022tik 2026ra arte, biak barne. Hala, elikadura-postuen, tokiko nekazari eta ekoizleen postuen eta ekipamendu pertsonal eta etxeko postuen baldintzak jasotzen dira. Horrez gain, Ander Añibarroren taldeak “Laudioko Hurbileko Merkatua” jarduera …

Gehiago/Más

Laudiok Europako beiraren erreferente izan nahi du

Beiraren teknologia eta berrikuntzarako zentro bat, beste prestakuntza-gune bat eta MICE turismoa sustatzea aztertzen ari da gobernu-taldea Laudio bizitzeko, ekiteko eta proiektu ekonomikoak garatzeko leku erakargarria izateaz gain, Europako beira-industriaren kontzentrazio gunerik garrantzitsuenetako bat ere bada. Udalerriak, gaur egun, hiru beira-enpresa ditu, Guardian Glass, Guardian Automotive eta Vidrala, eta beira berreskuratzeko laugarren bat, Trabeira. Herriak …

Gehiago/Más

Laudiok hasiera eman dio 2022ko aurrekontu parte-hartzaileak egiteko prozesuari

Berrikuntza gisa, aurten herritarrek aurkeztutako proiektuak bozkatzeko fase bat izango du prozesuak 2020ko aurrekontuak egiteko, Ander Añibarro alkatearen Gobernu Taldeak, Laudion lehen aldiz, aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat jarri zuen abian, laudioarrek etorkizuneko Laudioaren eraikuntzari buruzko ideiak eman zitzaten. Orain, hurrengo aurrekontuak idazten hasteko unea iritsi da, 2022rako prest egon beharko dutenak, eta aurrekontu horiek ere …

Gehiago/Más