APILLek “Ordubeteko doako aparkalekua” kanpaina eta “Patata Tortilla Pintxoaren” Ibilbide klasikoa abiarazi du, tokiko kontsumoa sustatzeko 

Apillek, Laudioko merkatarien, ostalarien eta zerbitzuen elkartea, herriko kontsumoa sustatu nahi du, merkataritzara hurbiltzen diren pertsona guztiei erdigunean bertan aparkatzeko aukera erraztuz. Hori horrela, abenduaren 31ra arte, kolektiboak aparkaldiko lehen ordubetea oparituko die Aldaiko aparkalekura hurbildu eta bertako saltokietan erosten duten bezeroei. Parte hartu nahi duten saltokiek doan eman dezakete izena azaroaren 18a baino lehen. …

Gehiago/Más

Laudiok tokiko ekonomiak suspertzea helburu duen “Berrikusi” proiektu pilotua estreinatuko du

Laudioko Udala izango da Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen “Berrikusi” ekimena bultzatzen lehena. Apill-en, Laudioko Industrialde Txikien Elkartearen, laguntza ere izango du. Proiektuaren helburua tokiko ekonomiak suspertzea da, jarduera guztiak dinamizatuz eta eguneratuz, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak, turismoa, aisialdia, kultura edo kirola, besteak beste. Baina, beste ezer baino lehen, pertsonak bizi diren lekuarekin berriz konektatzeko modu …

Gehiago/Más

Ticket Bai-ri buruzko zabalkunde jardunaldia

Helburua: Aiarako haraneko ETEetan TICKET BAI ezartzeari buruzko alderdi arauemaile eta operatiboak zabaltzea Data: 2021eko Urriaren 20a Ordua: 16:00-18:30 Lekua: Laudioalde Lanbide Eskolako Areto Nagusia (Karmengo Amaren kalea, 17, 01400 Laudio) Edukiera mugatua: Izen-ematearen hurrenkeraren arabera onartuko da bertaratzea, aretoaren edukiera baimendua agortu arte. Programa: Erakundeen irekiera: Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberaren ordezkaria. Laudioko Udalaren …

Gehiago/Más

HAPO aldatzeko herritarren parte-hartzea

Laudioko HAPOren aldaketa, ZI.6B industrialdeko Irukurutzetako 3. poligonoko 263 lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko Laudioko Udalaren Osoko Bilkurak, 2021eko uztailaren 26an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman dio Laudioko HAPOaren aldaketa puntualari (42.a), Irukurutzetako 3. poligonoko (ZI.6B industrialdea) 263. lurzatian merkataritza-erabilerak ezartzeko. Erabaki hori 2021eko irailaren 15eko ALHAOn argitaratu zen, 105. zenbakian. Espedientearen jendaurreko informazio-aldian herritarrek parte har …

Gehiago/Más

Laudiok hiri-ekonomiaren estrategia aurkeztu du, lehiakortasuna eta garapena hobetzeko

Tokiko negozioen salmenta-gaitasuna indartzea du helburu, eta, aldi berean, nortasun propioa duen merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-eskaintza bat sortzea eta modernizazio-prozesua babestea Udalak Laudioko hiri-ekonomiaren estrategia aurkeztu berri du eta datozen urteetan landu beharreko helburu hauek ditu: Laudioko tokiko negozioen lehiakortasuna indartzea, nortasun propioa duen merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-eskaintza bat sortzea, negozioak modernizatzeko prozesuak laguntzea, erosteko …

Gehiago/Más

Udalak mugikortasun ohiturei buruzko etxez-etxeko inkesta bat abian jarri du

Laudioko Udalak inkesta bat egingo du udalerrian bizi diren pertsonen mugikortasun ohiturak ezagutzeko. Galdetegia posta bidez bidaltzen hasi dira dagoeneko, ausaz hautatutako hainbat etxetara Ekimen hau Laudioko Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesuaren baitan dago, eta laudioarrek eguneroko joan-etorriak egiteko dituzten ohiturei buruzko informazio zehatza biltzea du helburu; hain zuzen ere, inkestan eskatzen diren datuek …

Gehiago/Más

Laudio Hazik Community Manager buruzko online ikastaro berria eskainiko du

Marketin digitala gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta are gehiago pandemia egoera batean, non fisikoki urrun dagoen bezero batengana iristea benetako erronka bihurtzen  den. Sare sozialen erabilera adimentsu eta ordenatua da, beraz, funtsezkoa enpresa-estrategierako Hori dela eta, Laudio Hazi-k Community Manager online eta doako ikastaroa antolatu du, Laudioko negozioetarako arlo horretan dauden aukerak aztertzeko eta zuzudenduta, …

Gehiago/Más

Badator #BlackFriday!

APILLek “Black Friday” kanpaina antolatuko du azaroaren 27rako, ostiralerako. Asmoa da egun horretan bezeroei deskontu handiak eskaintzea, salmentak sustatzeko. Izena emateko epea azaroaren 18ra arte, 946722801 telefonoan edo apill@laudiocomercial.com helbidean.

Aiarako eta inguruko alkateek bilera eskatu dute RENFEko iparraldeko arduradunarekin

Amurrio, Laudio, Aiara eta Urduñako errejidoreen asmoa da Bilbo eta Urduña lotzen dituen zerbitzuaren kalitatea murrizteak herritarrengan eragiten duen ezinegona lehen pertsonan jakinaraztea Duela zenbait astetik hona, RENFEk eskaintzen duen zerbitzuak, Bilbo eta Urduña lotzen dituen linean, atzerapen handiak eta herritarren ezinegona eragiten dituzten gorabeherak ditu. Hain zuzen ere, astearte honetan, urriaren 13an, RENFEk 13 …

Gehiago/Más

Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa, 2020ko 3. hiruhilekoa, borondatez ordaintzeko epea ireki da

Ordainketa epea, borondatezko aldian, bi hilabetekoa da; 2020ko urriaren 15ean hasi zen eta 2020ko abenduaren 15ean amaituko da, biak barne Udal Kudeaketa Arloko Ekonomia eta Zerga Kudeaketako Zerbitzuak edateko uraren zerbitzua emateagatiko tasari buruzko errolda kontributiboa egin du, 2020ko 3. hiruhileko ekitaldiari dagokiona. Horretarako, borondatezko aldian dirua biltzeko epea bi hilabetekoa izango da, 2020ko urriaren …

Gehiago/Más

Parte hartu igogailuak etxebizitzeetan izateko baldintzak arautzen dituen udal ordenantzan

Bizitegi izaerako eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal Ordenantza Aldatzeko ordenantzaren hasierako onarpena (Alegazioak aurkezteko epea 2020ko azaroaren 25era arte). Jakinarazten da Udal honen Osoko Bilkurak, 2020ko irailaren 28an egindako saioan, erabaki zuela Bizitegi-izaerako eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal-ordenantzaren 6.1 eta 12. artikuluen aldaketari hasierako onespena ematea. ALHAOn argitaratu zenetik, jendaurrean jarri …

Gehiago/Más

Laudioarrek ‘Dendatik Etxera’ programaren abantailez gozatu ahal izango dute

Ekimena urrian hasiko da, eta helburua tokiko txikizkako saltokietan elikagai galkorrak erostea eta etxean entregatzea da Laudioko Udalak, Aiarako Koadrilarekin eta Amurrioko Udalarekin batera, ‘Aiaraldea dendatik Etxera’ ekimena diseinatu du. Kanpaina honen helburu nagusia udalerriko saltokietan kontsumoa bultzatzea da; horregatik, esperientzia pilotu honen bidez, eskaerak etxeetara eramango dira. Andoni Orue Garapen Ekonomiko eta Enplegu zinegotziak …

Gehiago/Más

2020ko Erosketa Karruselaren lehen zozketa

Raquel Beltran Buizak irabazi du APILLek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesarekin, antolatutako 2020ko Erosketa Karruselaren lehen saria (2.000 euroko erosketa-txartela) Luyando Optikan emandako txartel batekin. Laudioko bezeroek 2.000 euroko bi sari gehiago irabaz ditzakete oraindik, urriaren 2an eta 16an zozketatuko direnak. Eskuratu zure txartelak kanpainari atxikitako dendetan erosita. Informazio gehiago: www.laudiocomercial.com.   Zorionak Raquel!

Laudio Hazik COVID-19aren ondoriak jasan izan dituzten merkataritza, ostalaritza eta tokiko zerbitzuak suspertzeko programa bat eskaintzen du

Laudioko hazik udalerriko enpresak (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) suspertzeko programa bat antolatu du, COVID-19ko krisiak eraginda. Programa honetan, 1 eta 2 ordu arteko 4 saio online (Zoom edo Teams plataformak) egingo dira urriaren 13-15-20 eta 22an (asteartetan eta ostegunetan) 15:00etatik aurrera, eta banakako 2 aholkularitza-saio egingo dira enpresan bertan. Negozioak finantzen eta merkataritzaren ikuspegitik suspertzera …

Gehiago/Más

Laudioko Udalak bat egin du tokiko merkataritzari laguntzeko helburua duen “Dendatik Etxera” ekimenarekin

Tokiko xehekako saltokietan elikagai galkorrak erosten eta etxean entregatzen laguntzea helburu duen ekimena Lehenengo fasean, fruta-dendak, harategiak, urdaitegiak eta arrandegiak aukeratuko dira Laudioko Udalak, Aiarako Koadrilarekin eta eskualdeko beste udal batzuekin lankidetzan, “Dendatik Etxera” elikadurako txikizkako saltokien eskaerak banatzeko proiektu pilotu bat abiarazi nahi du. Ekimen honen helburua tokiko xehekako saltokietan elikagai galkorrak erostea eta …

Gehiago/Más

Laudioko saltokiek Saldoen Merkatua ospatzen dute

Merkatua irailaren 10ean, 11n eta 12an izango da Saltokiek, Covid-19 dela eta, osasun-gomendioak jarraituko dituzte, jende-pilaketak saihestuz, segurtasun-distantziak mantenduz eta musukoa eta gela hidroalkoholikoen erabilera bermatuz Irailaren 10, 11 eta 12an modako hainbat artikulu, oinetakoak, osagarriak, arropa zuria, haurrentzako moda, kirolak, bitxiak, argazkiak eta abar aurkitu ahal izango dira. Produktuen erakusketa eta salmenta herriko kaleetan …

Gehiago/Más

APILL eta APYMCA Erosketa-Karrusela kanpainaren edizio berriarekin datoz

Udazken honetan, Laudioko eta Amurrioko saltokiek bezeroak saritu nahi dituzte herriko merkataritzan konfiantza izaten jarraitzeagatik. Orain, inoiz baino gehiago, gertuago egoteko eta guztion artean Covid-19k sortutako zailtasunak gainditzeko garaia da. Irailean eta urrian, Erosketa-Karrusela Kanpaina hasiko da APILL eta APYMCA elkarteen eskutik. Aurten ere kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa izango …

Gehiago/Más

Laudioko anbulatoriora anbulantzientzako sarbide berri esklusiboa emateko obrak abiatuta daude

Arabako Foru Aldundiak finantzatutako obra txikien programatik datozen 35.000 euroko aurrekontua duen esku-hartze horri esker, bide bat sortu ahal izango da osasun-ibilgailuak espaloitik oinezkoen pasabidea oztopatu gabe aparkatzeko Laudioko osasun zentroak anbulantzientzako sarbide esklusiboa izango du irailetik aurrera. Gaur egun, larrialdietako ibilgailuek espaloiaren gainean aparkatu behar dute, anbulatorioan pazienteak hartzeko eta uzteko maniobra errazteko. Joseba …

Gehiago/Más

Laudiok Mintegietako karobia zaharberrituko du interes etnografikoko gune hau berreskuratzeko

Guztira ia 35.000 euroko inbertsioa eta hiru hilabeteko egikaritze-epearekin, obra 2020ko abendua baino lehen amaituko da Udalak lanean jarraitzen du udalerrirako funtsezkoak eta historikoak diren espazioak birgaitzeko eta berreskuratzeko; horrela, Isusi auzoko karobi zahar batean esku hartuko da. Toki honetan dagoen labean harria egosten zen kare bihurtzeko. Prozesu hori egin ondoren, lortzen zen kare bizia …

Gehiago/Más

‘Erosketa Karrusela’ kanpaina Laudion

2002ko ekainaren 19a, ostirala. APILLek ‘Erosketa Karrusela’ kanpainaren edizio berri batean lanean dago. Bertan 2.000 euroko hiru sari zozketatuko dituzte egun bakar batean erabiltzeko. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza dauka. Parte hartu nahi duten Laudioko saltokiek egin dezakete 94672 28 01 telefonora deituz edo apill@laudiocomercial.com helbidera idatziz. Izena emateko epea 2020ko …

Gehiago/Más