Laguntzak ekintzaileentzat

Langabezia egoeran eta Lanbiden erroldatuta dauden pertsonek, autonomoetan alta eman gabe daudenek, Ideia Enpresarial baten Garapen edo Abiatzerako laguntza eska lezakete. Informazio gehiago eskuratzeko Tokiko Garapen Agentziara jo (944034980) ekainak 22 aurretik.

Tokiko Garapen Agentziaren ikastaroak

Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Twitter, Instagram, LinkedIn eta Youtube (50€) Data: Ekainak 1-2, 9:00-14:00. Nori zuzenedua: Haien enpresetan sare sozialetan publizitate kanpainak nola egin ikasi nahi duen profesional orori. Lanean zure produktibitatea nola hobetu GTD eta erreminta digitalekin (30€) Data: Ekainak 29, 9:00-13:00. Nori zuzenedua: Haien laneko produktibitatea hobetzean interesatuta dauden profesionalei. Informazio gehiago eskuratzeko Tokiko …

Gehiago/Más

“Euskara, sari ziurra”. Sariak

Dolumin Barikuko feria eta jai jendetsuaren barruan, “Euskara, sari ziurra” kanpainaren zozketa egin zen. Dakizunez, euskaldunen artean harreman sareak indartzeko ekimena da berau eta parte hartu dute 83 saltokik eta milaka herritarrek. 12.000 txarteltxo egin izan ziren, 6.222 sari zuzenarekin eta, gainerakoak (5.778), zozketarako zenbakiekin, opari berezienekin (38). Azken horien zozketa egin zen esandako jaian. …

Gehiago/Más

Garapen Agentzian ikastaroak apirilean

Ekintzaileak, autonomoak, mikro- eteak, eteak eta interesa dutenei zuzendutakoak: Apirilak 14 de abril, 9:30 – 12:30. Bezeroen asebetetzea. Informazio gehiago. Enpresei zuzendutakoak Apirilak 11etik 14ra. Internet bidezko marketin tresnak eta estrategia. Posizionatu zure enpresa. Informazio gehiago. Apirilak 18-19, 10:00 – 13:30. Tailerra: elektronika eta errobotikarako sarrera, Arduino plaka erabilita. Informazio gehiago. Apirilak 25, 10:00 – 13:30. Tailerra: kostu baxuko …

Gehiago/Más

Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzak ematea arautzen duen prozeduraren oinarriak.

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko martxoaren 4an eginiko bileran, erabaki zuen onartzea Laudion auto enplegua sustatzeko eta enpresak sortzea pizteko diru-laguntzak ematea arautzen duen prozeduraren oinarri arautzaileak.   Objektua eta ezarpen esparrua. Oinarri hauen objektua eta helburua da laguntzea langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzea, Laudion enpresa berriak sortzearen bitartez. Diru-laguntza honen objektu den epea …

Gehiago/Más

Garapen Agentziak hainbat ikastaro eskainiko ditu apirilean

Ekintzaileak, autonomoak, mikro-eteak, eteak eta interesa dutenei zuzendutakoak Apirilak 14, 9:30 – 12:30. Bezeroen asebetetzea. Enpresei zuzendutakoak Apirilak 11etik 14ra. Internet bidezko marketin tresnak eta estrategia. Posizionatu zure enpresa. Apirilak 18-19, 10:00 – 13:30. Tailerra: elektronika eta errobotikarako sarrera, arduino plaka erabilita. Apirilak 25 de abril, 10:00 – 13:30. Tailerra: kostu baxuko 3d inprimatze metagarria Ikastaro hauetan izena …

Gehiago/Más

Garapen Agentziak hainbat ikastaro eskainiko ditu hurrengo hilabetetan

Laudioko Garapen Agentziak ikastaro oso desberdinak jarriko ditu mahai gainean berriz. Formakuntza saioak doakoak izango dira eta enpresa, autonomo edo ekintzaileei zuzenduta daude. Halaber, langabezi egoeran dauden pertsonen prestakuntza hobetzeko hainbat formakuntza tailer egingo dituzte datozen hilabeteetan. Ohi bezala, saio hauek Agentziaren egoitzan egingo dira, Arza eraikinean. Ikastaro hauetan izena emateko 944034980 zenbakira deitu behar …

Gehiago/Más

Ikastaro berriak Tokiko Garapen Agentzian

Tokiko Garapen Agentziak arlo desberdinetako ikastaroak eskaintzen jarraituko du profesionalen prestakuntza hobetzeko helburuarekin. Oraingoan arrakasta lortzeko ahozko komunikazioa eta autokonfiantza bezalako gakoak landuko dira. Ikastaro guztiak doakoak dira eta Tokiko Garapen Agentzian izango dira (Arza industriagunean). Izen ematea bertan egin beharko da. Informazio gehiago eskuratzeko 944034980 telefonora deitu edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidali. ”Hitzen …

Gehiago/Más

Garapen Agentziak lana bilatzeko tailerra eskainiko du

Tokiko Garapen Agentziak langabezian dauden pertsonentzako lantegia egingo du abenduaren 14tik 17ra 9:30etik 13:00etara. Ikastaroa lana bilatzerako orduan kontuan hartu beharreko alderdiak ikasiko dituzte, enpresek bilatzen dutenean sakonduz. Izena ematea Agentzian bertan, 944 03 49 80 telefonoan edota garapenagentzia@laudio.eus helbidean egin liteke.

Mikroenpresen lege- betebeharrak

Azaroaren 19an 9:00etatik 13:00etara Laudioko Tokiko Garapen Agentziak doako ikastaro bat antolatuko du, “Mikroenpresen lege-betebeharrak” izenburuduna. Saioak Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, langile autonomoak eta interesa duen publiko oro du jomuga. Informazio gehiagorako eta izena emateko garapenagentzia@laudio.eus helbidera e-maila bidali edo 944 034 980 telefonora deitu.

Iragarkia. Lan Poltsa. Eriakuntzako Ingeniari

LAUDIO UDALEAN ARKI­TEK­TO TEKNIKO / ERAIKUNTZAKO INGE­­NIARI / APAREJADORE LANE­TAN ALDI BATERAKO ZERBI­TZUAK EMATEKO LAN POLTSA OSATZEKO HAUTATZE-PROZE­SUAN ONARTUTAKOEN ETA BAZ­TER­TUTAKOEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDAREN, TOKIKO GOBER­NU BATZARRAK 2015/3/06an ONAR­TU­TAKOAREN

Langabeentzako 5 doako ikastaro

Tokiko Garapen Agentziak langabeei zuzendutako hainbat doako ikastaro eskainiko ditu. Aurkeztutako tailerretatik bakarrean apuntatu ahalko da. Horretarako epea irailaren 21ean 8:00etan zabalduko dute, eta hilaren 30ean 11:00etan itxiko da. Urriaren 9an 10:00etan egingo den zozketa publikoan banatuko dira plazak, Laudioko Garapen Agentzian bertan. Onartutako pertsonek lan egoera zehazten duen Lanbideko ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Informazio …

Gehiago/Más

Negozio proiektuak finkatzeko laguntzak

Lanbidek oraintsu negozio bat abiatu duten pertsonak bultzatzeko laguntza lerro batzuk onartu ditu. Gehienez 2.500 euroko laguntza emango zaio pertsona bakoitzari. Alabaina, zenbatekoa %15 haziko da ekintzailea 18 urtez gorakoa eta 25 urtetik beherakoa bada eskaera egiten den unean. Horrez gain, emakumeei %15 handituko diete diru ekarpena. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da. Laguntzak …

Gehiago/Más

Autonomoen jubilazio araudi berriari buruzko hitzaldia

Tokiko Garapen Agentziak ostalaritza eta merkataritzako autonomoentzako zein pertsona ekintzaileentzako jubilazio araudi berriaren inguruko hitzaldia antolatu du. Zenbat interesatzen zaizu kotizatzea? Noiz hartu erretiroa? Galdera horiei eta gehiagori erantzungo diote Erabilera Anitzeko aretoan ekainaren 24ean eta 25ean 14:30etik 16:30era egingo diren saioetan. Izen ematea derrigorrezkoa da, eta Garapen Agentzian (944 034 980 telefonoan zein garapenagentzia@laudio.eus …

Gehiago/Más

Lan poltsa

Udaleko Funtzio Publikoko arloak Arkitekto moduan aritzeko lan- poltsa zabaldu du, behargin bat ordezkatzeko. Izen-emateak maiatzaren 12 arte onartuko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero 944 034 800 telefonora deitu edo laudio.eus-en begiratu.

Udalak hiru lan poltsa zabalduko ditu

Udaleko Funtzio Publikoko arloak Arkitekto Teknikari / Eraikuntza Ingeniari / Arkitekto-laguntzaile moduan aritzeko lan-poltsa zabaldu du, behargin bat ordezkatzeko. Izen-emateak apirilaren 20 arte onartuko dira. Bestalde, Ingeniari elektriko edo elektronikorako beste lan-burtsa bat ireki da beste lanpostu bat kubritzeko. Izen-ematea apirilaren 22an bukatuko da. Udaleko Funtzio Publikoko arloak Arkitekto moduan aritzeko lan-poltsa zabaldu du, behargin …

Gehiago/Más