Euskarazko produktuak: Gabonetako oparirik onena

Aurreko urteetan bezala, laudioarrei zuzenduta kanpaina bat abiatu du udalak: Gabonetako opariei begira, EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA eskaintza zein den jakinarazteko. Horretarako, produktu interesgarrienak biltzen dituen 2.000 katalogo banatu ari dira egunotan herriko ikastetxe, euskaltegi, liburutegi, liburu-denda eta abarrean. Sareko katalogoa ere badago, beste itxura batez aurkeztua eta osatuago eta uneoro produktu berriekin eguneratuta dagoena.

Olentzeroren eta Maridomingiren telefono deia jaso nahi al duzu?

APILLek bultzatu duen kanpaina honen bidez Olentzero eta Maridomingi Laudioko haurrekin harremanetan jarriko dira telefonoz, zer nahi duten entzuteko. Parte hartzen duten establezimenduek bezeroen artean banatuko dituzte deiak jasotzeko kupoiak. Deiak abenduaren 23ra arte egingo dira. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du. Laudioko saltokiren batek parte hartu nahi badu, APILLekin jarri …

Gehiago/Más