Esku-hartze eta arkeologia-kontrola Laudioko San Antonio elur-zuloan

Ermualdeko ondare-multzoaren barruan, eta San Antonio (Santa Apolonia) baselizatik gertu, antzinako elur-zulo bat dago. Eta egokitu nahi da, hondatu ez dadin eta beste ondare-baliabide bat bezala erakutsi eta ustiatzeko. Berez, neguan elurra metatzeko erabiltzen zen leize bat da. Gero, udan kontsumitzen zen, beroak gehien estutzen zuenean. Udalerrian ditugun elur-zulo bietako bat da. Edozein esku-hartze egin …

Gehiago/Más

Aiarako Kuadrillak bat egin du Euskadiko Klima eta Energiaren Astearekin

Urriaren 3ra arte, Aiarako Kuadrillak Asteklima, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen bigarren edizioa ospatuko du. Hauexek dira Laudiok izango dituen ekintzak:  Klima larrialdia: zer esaten digu zientziak? Irailaren 30ean, arratsaldeko 18:30etan Lamuza Parkeko Arraño Gelan. Elisa Sainz de Murieta BC3 Basque Centre For Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai taldeko ikerlariaren eskutik. Klima aldatzen ari da? Ebidentzia …

Gehiago/Más

Etxe konpostajea sustatzeko jarduerak

Parte hartu nahi duzu Aiarako Kuadrillak konpostajeari eta gaikako bilketari buruz antolatzen dituen webinarretan? Azaroak 20 – 18:00 – Etxeko konpostajeari buruzko formakuntza Azaroak 27 – 18:00 – Konpostagailu bat etxean nola egin eta lortutako konposta nola erabili Horrez gain, “Hondakinak eta gaikako bilketa” euskarazko hirugarren dibulgazio-saio bat emango da azaroaren 27an zuzenean eskoletan   …

Gehiago/Más

STOP PLASTIKOAK!

2019-20 ikasturte honetako Eskolako Agenda 21en gaia oso argia izan da: Stop plastikoak! Harridura- markarekin gainera, eta ez kasualitatez. Hondakinen gaia lehenago ere jorratu dute, baina oraindik udalerriko kale, ibai eta mendietan plastikozko hondakinak botata ikus daitezke. Gainera, komunikabideetan etengabe agertzen dira plastikoak “itotako” itsaso eta ozeanoen irudiak. Nork ez du ikusi plastikoen artean  harrapatutako …

Gehiago/Más

Ekobidezko Sukaldaritza tailerra Medicusmundi Araba eta Laudioko Ipar-Hegoalde taldeen eskutik

Otsailaren 22an eta martxoaren 7an, larunbatetan, Medicusmundi Arabak eta Laudioko Ipar-Hegoalde taldeak antolatutako Sukaldaritza Ekobidezko tailerra egingo da Zubiko Etxean. Gure jateko moduak eredu sozial eta ekonomiko bat edo beste bat izatea eragiten du. Ezagutzen al dugu kontsumitzen ditugun elikagaien jatorria? Jasangarria al da gure erosketa saskia? 5 euroko prezio sinbolikoa. Plaza mugatuak. Izen-emateak: alavamedicusmundi@gmail.com …

Gehiago/Más

Aiarako Kuadrillak materia organikoa biltzeko kanpaina antolatu du

Aiarako Kuadrilla hondakin organikoen ontzi berriak jartzen ari da, marroi kolorekoak. Erabilera sustatzeko, etxeko konpostagailuen sentsibilizazio- eta poltsen eta sarbide-giltzen banaketa-kanpaina berriak egitea aurreikusi da haien erabilera sustatzeko. Hurrengo kanpaina abenduaren 19an eta 20an izango da, Laudion, Amurrion eta Luiaondon. Laudion, zehazki, datorren ostegunean, abenduaren 19an, egingo da, azoka eguna izango dela aprobetxatuz, 10:30etik 13:30era arte. …

Gehiago/Más

Solastiarren jarduerak

Solastiar emakumezkoen sustapenerako kultura elkarteak prestatu ditu hainbat doaneko ekintza maiatzeko lehen hiru asteazkenetan. Kultura Etxean izango dira: Maiatzak 3: “BARRETERAPIA TAILERRA”, Johana Achutegik zuzenduta, 16:45ean. Maiatzak 10: “ETXEKO ERREMEDIOAK SENDABELARREKIN”, Encarna Delgado biologoaren hitzaldia, 16:30ean. Maiatzak 17: “HELLO, MY NAME IS DORIS” Miriam Ocio hizlariarekin 16:45ean. Actividades de Solastiar La Asociación Cultural de Promoción …

Gehiago/Más

Hondakinen prebentzioa

Hondakinen Prebentziorako Europar Astea dela eta sustatuko dituzte azaroaren 19tik 27ra ekintza sorta, sentsibilizatzeko bitarteko jasangarriei eta hondakinen kudeaketari buruz. Horrela, zabalduko dute eskualdeko hedabideen, lokalen, ikastetxeen eta sare sozialen bitartez 2016ko uztailean egindako kanpainaren bideo laburpena. Halaber, abiatuko dute berriro kanpaina atxikimendu berrien bila gai organikoa jaso dezaten kit banaketarekin eta poltsa konpostagarriekin asteko …

Gehiago/Más

Batu organikoaren birziklapenera!

Urriaren 1ean, Herriko plaza, 11:00etatik 14:00etara, organikoa birziklatzeko kiten doako banaketa egingo dute, poltsa konpostagarriekin batera. Ekimen hori Aiarako Koadrila eta Laudioko Udalak sustatu dute, birziklatzen den bakoitzean ingurumenaren kalitatea nabarmen hobetzen dela nabarmenduz.

Mintzanet, euskara praktikatzeko beste aukera interesgarri bat

Dakizuenez, Laudion BERBALAGUN programa dugu aspalditik, euskara aurrez aurre praktikatu nahi dutenentzat. Baina hona hemen beste aukera bat, MINTZANET izenekoa, euskara sarearen bitartez praktikatzeko, nahi duzun tokitik. Mintzanet euskara “on line” eta DOAN praktikatzeko aukera da. Bertan, “bidelariak” deitutakoak daude (euskara maila hobetu nahi dutenak) eta bidelagunak (euskara ongi dakitenak) Internet bidez elkartzen dira euskaraz …

Gehiago/Más

Lehiaketa. “Beldur Barik jarrera 2016”

Beldur Barik programak Beldur Barik Jarrera! lehiaketaren 7. edizioa antolatu du. Lehiaketarekin emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatzen da. Lanak errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dira. Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar …

Gehiago/Más

LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILE IKASTAROA

Orain dela gutxi araudietan gertatu diren aldaketak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Hazi Sozietate Publikoarekin batera, Udala antolatzen ari da, uda pasa ostean, udalerri honetan, eman eta eskainiko den landare-osasunerako produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa. Ikastaroa egiteko nahitaezkoa eta ezinbestekoa da ustiapen kodea eskura izatea. Profesionalak ez direnentzat beste ikastaro bat antolatuko da datorren urtean. Interesatuta bazaude, …

Gehiago/Más

Aiarako Koadrilak eta Udalek“ez bota dirua zaborretara, birziklatu” kanpaina martxan jarriko dute

Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea da. Egun, hondakinen %25a bakarrik biltzen da gaika, horrek zera esan nahi du, errefusaren edukiontzira botatzen diren gai birziklagarrien kopurua oso altua dela. Ingurumen-inpaktuaz gain, ekonomian ere inpaktu handia sortzen du, azken urtean errefusaren edukiontzietara botatzen diren hondakinen tratamendu kostua asko garestitu delako. Kanpainak agerian utzi …

Gehiago/Más

Ermuko Santa Luziaren Jaiak

Larunbatean maiatzak 28 10etan, mendi bizikleta martxak, Aiarabike dendaren aurretik hasiko dira. Erronka bertikala, Ugarte auzoko plazatik. Euskal Herria Kirola elkarteak antolatuta. Mendi txirrindu bi ibilbide ezberdin antolatu dituzte Aiarabikeko kideek. Bata errezagoa eta bestea zailagoa, txirrinduzale guztiek aukera izan dezaten. 11etatik aurrera Ermuko larrainean ekintza hauetan parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa. 11etatik ordu 2ak …

Gehiago/Más

Ultzamako Mikologia Parkera bisita

Laudioko Mikologia Elkarteak ekainaren 11n Ultzama nafar haranera eguneko irteera bat egingo du. Jarduerak gidatutako mikologia bisita bat barne hartuko du. Bazkideek 50€ ordaindu beharko dute, eta ez direnek 55€. Prezioan bisita, bazkaria eta bokata daude barne. Erreserba maiatzak 31 baino lehen dirua Laboral Kutxa 3035 0245 19 2450003389 zenbakian sartuta gauzatu beharko da. Informazio …

Gehiago/Más

Berbabenturarekin eskalatzera

Martxoaren 12an, larunbatean, Berbabentura programan Ramales herriko “Cáliz” izeneko ferratara joango dira familia osoari zuzenduta dagoen eskalada saio erraz bat egiteko baina, batez ere, euskaraz gozatzera. Irteera izango da 8:00etan Institutu aurretik. Doakoa da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik ematea izena (607673744 / aiaraldea@aek.eus). Argibide gehiagorik behar izanez gero, galdetu Euskara Arloan edo AEKren euskaltegietan.

Zuhaitz Eguna hemen da!

Martxoaren 12an “Zuhaitz bat landatu, bizitza erein” lemapean, Zuhaitz Eguna ospatuko da Laudion. Egun honek baso autoktonoen azalera handitzea eta jendeak basoek duten garrantziaz ohartaraztea du helburu. Gizakiak mendeetan zehar ustiatu ditu basoak egurra, elikagaiak edo bestelako lehengaiak atera nahian, eta horren ondorioz, gaur egun egoera larrian aurkitzen dira. Basoak ezinbestekoak dira guztiz beharrezkoa zaigun …

Gehiago/Más

Garoñari Ez!!

Arabako Batzar Nagusiek datorren martxoaren 19 egunerako ekitaldi instituzional handi bat antolatu dute Garoñako zentral nuklearraren jarduera errefusatzeko. Ekitaldia, Gasteizko Probintzia plazan burutuko da eta aipatu erakundeak ahalik eta parte-hartzaile gehien nahi izango luke. Horretarako, herriko alderdi politiko, elkarte eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen digute eta kolektibo modura aktiboki parte hartu nahi duzuen baieztatzea otsailaren …

Gehiago/Más

Ekintzaz beterik dator Europako Mugikortasun Astea

Irailaren 16tik 22ra ospatuko da Europako Mugikortasun Astea, “Aukeratu. Aldatu. Konbinatu. Zure mugikortasuna” lemapean. Hiru ekitaldi horietan parte hartzen duen herritar bakoitzeko zuhaitz autoktono bat landatuko da Zuhaitz Egunaren hurrengo edizioan, “Aldaketa klimatikoaren aurrean esperantzaren haziak” lemapean. Hortaz, parte hartzera animatzen diren lagunak zenbat eta gehiago izan, orduan eta ikusgarriagoa izango da emaitza.