Edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasa

Laudioko Udalak onartu du aurtengo hirugarren hirulekoan edateko uraren udal zerbitzua emateagatiko tasaren kontribuzioari dagokion errolda. Ordaintzeko epea, borondatezko aldian, 2022ko urtarrilaren 17ra arte luzatuko da, biak barne. Helbideratuta dauden errezibuak 2021eko azaroaren 22 egunean kobratuko dira.

Tasa horren ordainketa helbideratuta ez dutenek, Kutxabankeko, Laboral Kutxako eta Nafarroako Caja Ruraleko bulegoetan ordaindu ahal izango dute, ohiko ordutegian, kutxatik etxera bidalitako ordain-agiria aurkeztuz. Ordainagiririk jaso ez bada edo jasotakoa galdu bada, ordainagiriaren ale bikoiztua eskatu ahal izango da Uren Udal Zerbitzuaren Bulegoan, Izoria kalea, 4 – behea eskuina, helbidean.

Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu barik geratu diren ordainagiriak derrigorrezko behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira era automatikoan eta ordaindu beharreko zenbatekoari, legeetan erabakitako gainkarguak, berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen berandutzarengatiko eta behartze-bidearengatiko kostuak gehitu beharko zaizkio

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.