Esku-hartze eta arkeologia-kontrola Laudioko San Antonio elur-zuloan

Ermualdeko ondare-multzoaren barruan, eta San Antonio (Santa Apolonia) baselizatik gertu, antzinako elur-zulo bat dago. Eta egokitu nahi da, hondatu ez dadin eta beste ondare-baliabide bat bezala erakutsi eta ustiatzeko.

Berez, neguan elurra metatzeko erabiltzen zen leize bat da. Gero, udan kontsumitzen zen, beroak gehien estutzen zuenean. Udalerrian ditugun elur-zulo bietako bat da.

Edozein esku-hartze egin aurretik, eta udalak izendatutako aholku-batzorde zientifikoaren gomendioei jarraituz (2019), barrunbea garbitu eta hustu egin da baina, aldi berean, arkeologia-talde batek ikuskatu du, lanen jarraipena egiteko. Hori funtsezkoa da elementuari buruzko informazio zehatza lortzeko, nola interpretatu eta ondoren birgaitu jakiteko eta, era berean, kalteak saihesteko bertan lan egiten den bitartean.

Esku-hartze hau, udaleko obra eta kultura ondarerako zerbitzu unitateek gauzatu dute, elkarlanean, eta Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza bat ere jaso da ikerketa horretarako.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.