Cargando Eventos

« All Eventos

  • Este evento ha pasado.

Bizi gira… kutxa bira!

Apirila 29, 19:00

Hurrengo 29an, apiril honetan, arratsaldeko 7etan KUTXA Laudiora helduko da, Argentinako Euskal Etxeetatik hasita Euskal Herri osoan zehar, herriz herri, ibiliko den kutxa, gure herriaren kultura anizkoiari, gure euskarari, osagai oinarrizko eta bateratzaile baitugu, eta oro har euskal gizartearen eraikuntzari, herrigintzari alegia, bultzada ematea helburu duena, bere buruarekin eta munduko beste herri guztiekin elkartasunez eraiki nahi dugun gizarteari, hain zuzen.

Egitaldia Lamuzako pilota-tokian egingo da, eta gonbidatuak herriko erakunde guztiak, kultur eta kirol elkarteak, eskola-ikastola eta euskaltegi guztiak, erregio etxeak, dantza-taldeak, musikarenak, pentsiodunak, gazteak, e.a. Antolatzaileek talde horien guztien ordezkariak bertan egon daitezela nahi dute, beti ere lekuaren edukiera kontutan harturik, egun indarren dauden osasun-neurri eta arau guztiak beterik, eta guztiok izurrite honek behartzen gaituen zuhurtasunaz jokatzen dugularik.

Biharamunean, apirilak 10, Laudiok KUTXA Bilbori eraman behar dio, eta honetarako harainoko herrietako ordezkarien laguntza izango dugu.

Detalles

Fecha:
Apirila 29
Hora:
19:00
Evento Categoría: