Formula Student Bizkaia taldeko kideek auto berria probatu dute Laudion

Aste honetan, ingeniaritzako ikasleak eta Formula Student Bizkaia proiektuko kideak auto berria probatzen aritu dira Laudion. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Formula Student Team da Formula Student Bizkaia, eta Bilboko Ingeniaritza Fakultateko ikasleek eta irakasle aholkulariek osatzen dute. Urtero, taldeak bere garapenerako formula elektrikoko ibilgailu bat diseinatu, fabrikatu eta lehiatzen du.

“Project Based Learning” (PBL) metodologia aplikatuz kideen prestakuntza, talentua eta enplegagarritasuna bultzatzeko asmoz 2006an sortutako irabazi-asmorik gabeko irakaskuntza-proiektu hau Unibertsitateko Enpresa formatuan txertatuta dago.

Horretarako, Formula Student Bizkaia proiektuak erronka bakarra planteatzen die proiektuan parte hartzen duten ingeniaritzako ikasleei: Formula motako monoplaza bat diseinatzea eta eraikitzea, Formula Student ekitaldietan nazioartean lehiatzeko.

Erronka horren motibazioarekin eta proiektuaren metodologia berritzailearekin, taldeko kideek “hard skills” ak (alderdi teknikoak) eta “soft skills” ak (komunikazioa, lidergoa, lankidetza) lantzen dituzte, zeharkako beste alderdi batzuekin batera, hala nola iraunkortasuna, genero-berdintasuna eta bokazioen sustapena (STEAM).

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.