Garapen Agentziak hainbat ikastaro eskainiko ditu hurrengo hilabetetan

Laudioko Garapen Agentziak ikastaro oso desberdinak jarriko ditu mahai gainean berriz. Formakuntza saioak doakoak izango dira eta enpresa, autonomo edo ekintzaileei zuzenduta daude. Halaber, langabezi egoeran dauden pertsonen prestakuntza hobetzeko hainbat formakuntza tailer egingo dituzte datozen hilabeteetan. Ohi bezala, saio hauek Agentziaren egoitzan egingo dira, Arza eraikinean. Ikastaro hauetan izena emateko 944034980 zenbakira deitu behar da, edo garapenagentzia@laudio. eus idatzi.

Ekintzaileak, autonomoak, mikro- eteak, eteak eta interesa dutenei zuzendutakoak:

Martxoak 10, 9:30 – 12:30. Nola neurtu eta kontrolatu zure negozioa ikasi

Apirilak 14 de abril, 9:30 – 12:30. Bezeroen asebetetzea

Enpresei zuzendutakoak

Apirilak 11etik 14ra. Internet bidezko marketin tresnak eta estrategia. Posizionatu zure enpresa.

Apirilak 18-19, 10:00 – 13:30. Tailerra: elektronika eta errobotikarako sarrera, arduino plaka erabilita

Apirilak 25, 10:00 – 13:30. Tailerra: kostu baxuko 3d inprimatze metagarria

Langabezian dauden pertsonei zuzendutakoak

Martxoaren 14tik 18ra, astelehenetik ostiralera (24 ordu). 10.000 Kg arte elikagaien orgatila jasotzaileak maneiatzeko operadorea. Ordutegia: 14 eta 15ean 8:30tik 13:00ra eta 16, 17 eta 18an 8:30tik 13:30ra. Izena emateko epea: Otsailaren 29tik martxoak 4ra (8:00-11:00).

Apirilaren 11tik 13ra, biak barne, 9:00 – 13:00 Pertsonen plataforma jasotzaile mugikorren langile operadorea. Izena emateko epea: Martxoaren 21etik apirilaren 1era (8:00-11:00).

Epea amaitutakoan, elkarrizketak izango dira hautaketa egiteko eta, behin onartuta, LANBIDEko Ziurtagiriaren bitartez egiaztatu beharko dute langabezi egoera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.