Gaur hasiko dira tren geltokia berritzeko gaueko lanak

Laudioko Udalak jakinarazi duenez, herriko tren geltokia (jabea Adif da) berritzeko gaueko lanak gaur, abuztuak 30, hasiko dira. Lanak egiteko ordutegia 00:00etatik 05:00etara luzatuko dela aurreikusi da, mantentze-lanetarako tartearekin bat etorriz. Udala pozik agertu da lanak dagoeneko hasiko direlako, eta aldez aurretik barkamena eskatu du, lanek sor ditzaketen eragozpen eta zaratengatik. Ahalik eta txikienak izatea espero dute.

Zirkulazioaren beharrak direla eta, obrak gauez egingo dira. Trenbideak moztea ez da aukera gisa aztertu, eta, horregatik, trenen zirkulaziorik ez dagoen mantentze-lanetarako tartean aritu behar da. Lan horien barruan, hainbat jarduketa sartzen dira, nabarmenenak, nasak handitzea, nasa-kota berria gainditzeko arrapalak egitea, dagoen hesia lixatu eta tratatzea, Urduñako aldean beste hesi bat eraikitzea, aurrekoaren luzapen gisa, igogailuak kendu eta berriak jartzea, aterpea 2. nasatik 1. nasara eramatea eta markesina berriak instalatzea dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.