Gazteentzako lan-eskaintza berriak Lanbiden

16 eta 30 urte bitarteko laudioarrek dagoeneko kontsulta ditzakete Lanbideren (Euskal Enplegu Zerbitzua) gazteentzako lan-eskaintzak. Oraingo honetan, bi lanpostu eskainiko dira: Laudioko Udalaren herritarren arreta zerbitzurako (HAZ) administraria, eta Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria.

Herritarren arreta zerbitzurako (HAZ) administraria: Zeregina, herritarrei telefonoz, modu telematikoan eta aurrez aurre informazioa eta arreta eskaintzea, eskaerei, izapideei, dokumentuen erregistroari, sarrerari eta irteerari buruzko aholkularitza ematea… izango da. Ezinbestekoa da eskatzaileak Laudion bizitzea, langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa eta Gazteen Berme Sisteman izena emanda eta altan egotea. Urtebeteko kontratua eta 7 ordu eta 15 minutuko lanaldia eskaintzen da. Laneratzea: azaroaren 29an.

Laudioko ekonomia suspertzeko programarako teknikaria: Zeregina proiektu pilotu bat abiaraztea da, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, txikizkako merkataritza, zerbitzuen sektorea eta ostalaritza dinamizatzeko eta herritarrei informazio erabilgarria emateko udal-aplikazio bat sortzeko. Ezinbestekoa da eskatzaileak 30 urtetik beherakoak izatea, Laudion bizitzea, langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa eta Gazteen Berme Sisteman izena emanda eta altan egotea. Laneratzea: azaroaren 29an.

Interesa duten pertsonek asteleheneko 23:59ra arte izango dute aipatutako lan-eskaintzetan izena emateko aukera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.