Hirukidek Llodioko eta udalerri mugakideetako familia ugariei dei egiten die, elkartearen lanaren berri emateko eta haien beharrak ezagutzeko

Apirilaren 22an osteguna, Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak bideo bat egingo die Llodioko familia ugariei beren zerbitzu eta jardueren berri emateko. Hitzordua 18:30ean izango da. Zoom plataformaren bidez egingo da, eta familia ugari guztiak edo izango direnak bilduko dira.

Aukera paregabea da aurkezpena, federazioaren zerbitzuak eta jarduerak ezagutzeko ez ezik, kolektiboak dituen laguntza eta hobari publikoei buruzko informazio zehatza jasotzeko, bai eta familiek beren iradokizunak eta erreklamazioak helaraz diezazkiguten ere.

Bideo-aurkezpena egiteko, formulario honen bidez eskatu behar da esteka: https://us06web.zoom.us/meeting/register/tZUrf-2sqjIsHdFVuBKTq9Fszawwt2K4EdfD

Azken urteko berritasunak familia ugarientzat

Aurkezpen ekitaldian, azken hilabeteotan eta urteetan kolektibo honi zuzenduta izan diren berritasunak azalduko dira, familia ugari askok ez baitituzte ezagutzen. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira, garrantzitsuak direlako:

Argiaren Bonu Soziala eta termikoa

2019an, bonu termikoa aplikatu zen, berrikuntza gisa, estatuko Gobernuak berogailuaren gastuei aurre egiteko hainbat kolektibori emango dien laguntza, hain zuzen; besteak beste, Argiaren Bonu Soziala duten kide ugariko familiei. Laguntza berria ofizioz aplikatuko da, aurretik eskatu behar izan gabe. Bonu honen aplikazioak eta argiak zalantza asko sortu dituzte, eta aurkezpenean konpontzen saiatuko gara.

Pasaportea eta NANa egiteko tasen salbuespena

Urtebete gehiago, kide ugariko familiako kideek dohainik egin dezakete NANa edo pasaportea, hau da, ez dituzte ordaindu behar agiri ofizial horiek izapidetzeko tasak.

Kide ugariko familia izaeraren hedapena

Duela bost urte, indarrean dago kide ugariko familia izaeraren legezko hedapena, eta, beraz, familiek titulu hori izaten jarraituko dute seme edo alaba gazteenak legeak ezarritako adina bete arte (21 urte, edo 26 urte, ikasten edo prestatzen jarraituz gero). Legeak eskatzen duen gehieneko adin hori betez doazen seme-alabak titulutik at geldituko dira, baina, familiako gainerako kideen kasuan, familia ugari izaten jarraituko dute, gazteenak legezko adin hori bete arte.

Hirukide, 1999tik

Hirukide GKE apolitiko eta akonfesionala da, Eusko Jaurlaritzak 2002. urtean Onura Publikoko Elkarte gisa aitortua, bizitza politiko, instituzional, sozial, mediatiko eta enpresarialeko esparru guztietan kide ugariko familien eskubideen alde egiteko helburua duena.

Kide ugariko 8.300 familiak baino gehiagok (43.000 bazkide inguruk) osatzen dute, eta bazkide izateko baldintza bakarrak dira Kide Ugariko Familia Titulua edukitzea edo eduki izana eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea. Egun, titulua indarrean duten familien % 25 baino gehiago Hirukideren baitan daude.

HIRUKIDEREN AURKEZPENA LLODION

Eguna: 2021ko apirilaren 22ean, osteguna

Ordua: 18:30etatik 20:00etara

Lekua: Zoom plataforma. Aurkezpenerako esteka eskatu: https://us06web.zoom.us/meeting/register/tZUrf-2sqjIsHdFVuBKTq9Fszawwt2K4EdfD

Informazio gehiago:

hirukide@hirukide.com

945 25 36 02

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.