Ikastaro berriak Tokiko Garapen Agentzian

Tokiko Garapen Agentziak arlo desberdinetako ikastaroak eskaintzen jarraituko du profesionalen prestakuntza hobetzeko helburuarekin. Oraingoan arrakasta lortzeko ahozko komunikazioa eta autokonfiantza bezalako gakoak landuko dira. Ikastaro guztiak doakoak dira eta Tokiko Garapen Agentzian izango dira (Arza industriagunean). Izen ematea bertan egin beharko da. Informazio gehiago eskuratzeko 944034980 telefonora deitu edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidali.

”Hitzen indarra”. Oratoria profesional eraginkorra izateko ikastaro trinkoa. Hartzailea: Edozein entzuleren aurrean (bezeroak, laguntzaileak, enplegatuak, menpekoak, eta abar) komunikazio gaitasuna hobetu nahi duen profesional oro. Data: Otsailaren 24an (8 ordu) Ordutegia: 09:30-14:00 eta 15:30-19:00.

”Gehiago saltzeko gakoak”. Hartzailea: Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, autonomoak eta interesa duen oro. Data: Otsailak 26. Ordutegia: 9:30-12:30.

”Asertibitatea eta norbere buruan konfiantza, beharrezkoak nire enpresa arrakastatsuagoa izateko” Hartzailea: Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, autonomoak eta interesa duen oro. Data: Otsailak 16 eta 19 Ordutegia: : 9:30-12:30.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.