Irregulartasunak antzeman dituzte udal-hiltegiaren kudeaketan

Uztailaren hasieran, Laudio Udalak udal-hiltegiko instalazioak ixtea erabaki zuen, prebentziozko izaeraz, hondakinen kudeaketan eta tratamenduan akatsak egon zitezkeela ikusi ondoren. Ingurumen-arazorik sor ez zedin, instalazioa berehala ixtea erabaki zen. Azken aste hauetan ikerketa bana egin da egoera anomalo hori zergatik sortu den jakiteko. Egia esan, hainbat ez-betetze antzeman dira.

Horregatik guztiagatik, kontratazioko zerbitzu teknikoek beharrezkotzat jotzen dute kontratua suntsiaraztea, hau da, amaitutzat jotzea. Era berean, Udala plegu berriak lantzen ari da dagoeneko, bai eta ustiategia Laudion duten abeltzainentzako eta harakinentzako laguntza-lerro bat eskaintzeko ere.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.