Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak hasi dira

Laudioko Udalak esleitu ditu dagoeneko Lamuza parketik Lamuza kaleko 17 eta 19 zenbakietara, dagoen eskailera gaindituz doan arrapala irisgarria eraikitzeko lanak. Proiektuaren lehen fase honetan, irisgarritasuna hobetu nahi da parketik Granjabidea Kaleko errepide-tartera, Lamuza kaleko 17. eta 19. zenbakietako etxebizitza-blokeen parean.

Arrapalak eskubanda bikoitza izango du bi alboetan, eta zoladura ez labaingarria –hormigoi garbiarekin amaituko da, eta ertzak 5 zentimetroko zintarriarekin errematatuko dira, zoruarekiko 5 zentimetroko irtengunearekin–. Esku-hartzea lorategi gisa erabiliko den berdegune batean egingo da. Leku horretan tamaina ertaineko hainbat zuhaitz daude. Lurzatiaren inguruak urbanizatzeko behar diren zerbitzu guztiak ditu, argiteria publikorako sare elektrikoa eta euri-uren saneamendu-sarea, besteak beste.

Lanak lau astez luzatuko dira, azaroaren 15era arte, hain zuzen ere. Guztira, 34.450,31 euroko aurrekontua dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.