Lanbidek beste laguntza-sorta bat jarri du martxan Aiarako Kuadrillan, enpresa-jarduera berrietarako

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Laudio Hazirekin eta Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan, enpresa-jarduera berrietarako laguntza-sorta berri bat kaleratu du. Enpresa bideragarritasunerako plana duten eta 3 hilabetez era esklusiboan proiektua martxan jartzen lan egiteko konpromisoa hartzen duten pertsona ekintzaileek jaso ahal izango dute 1.500 eurokoa den laguntza.

Gainera, negozio-ideia bat duten eta bi hilabetez era esklusiboan euren bideragarritasuna aztertzen eta enpresa-plana prestatzen jarduteko konpromisoa hartzen duten enpresa-ideia berrien sustatzaileentzat, Lanbidek 1.000 euroko bigarren laguntza jarri du martxan.

Bi kasuetan, laguntzak % 15 handituko dira laguntza-prozesua hasteko unean sustatzailea 18 urtetik gorakoa eta 30 urtetik beherakoa bada, eta beste % 15 emakumea bada. Deialdietara aurkezteko epea abenduaren 10ean amaituko da. Interesdunak Laudio Hazirekin harremanetan jar daitezke garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora idatziz edo 944 034 980 telefono-zenbakira deituz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.