LANzalaudio Gabonetako azokan

 

Arabako Foru Aldundiak eta Fundación Santa María La Realek sortutako Laudioko Lehenengo Enplegu Anezka, LANzalaudio, osatzen dutenek Gabonetako azokan parte hartuko dute,  abenduaren 18an Aldai enparantzan.

Aukera berezi honetan, Basalarrina elkarte kulturalari esker, LANzalaudiok enpleguari buruzko zein proiektu eta esperientzi garatzen eta bizitzen ari diren jakinaraziko du azokaren postu batean.

“Erakusle leiho garrantzitsu honetatik, Jose María Pérez “Peridis”ek marrazkilariak, arkitektoak eta umoristak bultzatutako proiektu hau argitaratu nahiko genuke. Halaber, Aiaraldean proiektu honetan parte hartzen dutenok ikusgai izango garelakoan gaude. Gainera, azokan gu bisitatzera gerturatuko direnei, Gabonak zorionduz gain, 2017 osoan zehar LANzalaudio gogoan izateko oparitxo polit bat emango diegula” diote taldekoek.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.