Laudio Ikastolak pedagogia metodologia berritzaileek bultzatu duten arkitektura eraberritzeari buruzko hitzaldia antolatu du

Laudio Ikastolak “Espazioa hezkuntzaren zerbitzura” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 26an, asteazkena, 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan Aitor Axpe arkitektoaren eskutik

Aretoak toki kopuru mugatua duenez, hitzaldian parte hartzeko gonbidapena eskatu beharko da www.laudioikastola.eus web gunean

Hitzaldian, Axpek hezkuntza-espazioak historian zehar, gaur egunera arte, izan duen bilakaera aurkeztuko digu, baita espazio horiek gure ikasleen garapenean eta hez-kuntzan duten garrantzia ere. Era berean, metodologia berriek eskatzen dituzten espazio arkitektonikoak azalduko ditu, ikasleak beren hezkuntzaren eta ikaskuntzaren benetako protagonista izan daitezen.

AITOR AXPE

Aitor Axpe arkitektoa eta Oskol arkitektura tailerreko kidea da. Arkitektura jendartea eraldatzeko tresna garrantzitsua dela jabetuta, hezkuntzari zerbitzu eman nahi izan diote azken urteetan, egun pil-pilean dauden pedagogia berritzaileek merezi eta behar duten espazioa lagun izan dezaten. Proiektu horien garapenean eta diseinuan garrantzitsua da ikastetxe bakoitzeko komunitatearen parte-hartzea. Proiektu integral baten baitan tailerrak, prestakuntza eta gaiari buruzko hitzaldiak eskaintzen dituzte.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.