Laudio urdinez jantzi da eta bere elkartasuna adierazi du Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta

Urriaren 26a Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna dela eta, Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako elkarteak (ATECE) abian jarri du berriro Arabako eraikin guztiak argi urdinez tindatzeko ekimena. Aurreko urteetan bezala, 2021 honetan ere Laudiok kausarekin bat egingo du eta udaletxearen fatxada urdin kolorez argiztatuko du, patologia hori (HKZ-DCA) jasaten eta jasan duten pertsonen kolektiboari babesa eta elkartasuna adierazteko. Urriaren 26tik 27rako gauean izango da.

HKZ-DCA, garuneko lesio batek eragindako afektazioa da, eta bat-batean eta ustekabean sartzen da pertsonaren bizi-ibilbidean. Bere etiologia, intzidentzia ordenaren arabera, hau da: istripu zerebrobaskular bat, burezurreko traumatismo bat eta, gutxiagotan, talde miszelaneo bat, enteropatia hipoxikoa barne. Gure biztanleriaren hirugarren heriotza-kausa da, eta emakumeen artean lehena. Mendebaldeko munduan ezintasun larri eta kronikoaren lehen kausa da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ATECEren webgunea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.