Laudiok “Bizitzaren bideak” antzezlana hartuko du, emakume migratzaileak eta errefuxiatuak ahalduntzeko lana

Laudioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, azaroaren 21erako, ahalduntzearen ikuspegitik landutako antzezlan berezia programatu du: “Bizitzaren bideak”. Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak protagonista dituen ikuskizuna Kuluxka Antzerkiak zuzendu du, eta Lamuza parkeko Kasinoan egingo da, 18:00etan. Antzezlan horren bidez, jaioterritik irten eta Euskadira iritsi zirenetik hiru emakume migratzailek eta errefuxiatuk bizi izan dituzten gorabeherak ezagutuko dituzte herritarrek. Mundubat fundazioak ekoitzi du obra.

Azaroaren 27an, larunbatean, laudioarrek “A escena para em-poder-arte!” antzerki tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Jarduera goizez izango da, 10:30etik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek Berdintasun Zerbitzuan eman beharko dute izena 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@gmail.com helbidera idatziz.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.