Laudiok bost bisita gidatu antolatu ditu “Itzalpeko emakumeak” erakusketa ezagutarazteko

Azaroaren 6ra arte egongo da “Emakumeak itzalean” erakusketa Laudioko Kultura Etxean nahiz Kasinoan ikusgai, eta bisita gidatuak eskainiko dira.  Euskal emakumeek Gerra Zibilean eta gerraostean jasandako abusuak eta indarkeria ezagutzera emateko xedea du erakusketak, baita etengabe baztertzen zituen gizarte hari egin zizkioten ekarpenak azaleratzea ere.  Bisita gidatuak irailaren 18an eta 25ean nahiz urriaren 16an, 23an eta 30ean izango dira, 18:00etatik 19:00etara.

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik kulturetxea@laudio.eus helbidera idatzita. Izena emateko eta parte hartzeko azken eguna kasuan kasuko bisitaren aurreko eguna izango da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.