Laudiok Emakumeen aurkako Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Eguna gogoraraziko du, azaro guztian zehar egingo diren ekintzekin

Ahalduntzearen ikuspegitik egingo diren tailerrak eta antzezlanak eta indarkeria matxista gaitzetsi eta salatu nahi duen zentzumen-esperientzia bat ere egongo dira

 

Laudioko Udalak azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeriarik Ezaren Nazioarteko Eguna gogoraraziko du, hilabete honetan zehar egingo diren hainbat jarduerarekin. Pandemiarekin gogortu den arazo sozial larri horren inguruan sentsibilizatzen eta kontzientziatzen jarraitzeko, Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak hainbat ekintza programatu ditu, tailerrak, antzezlanak ahalduntzeko tresna gisa eta baita indarkeria matxista gaitzetsi eta salatu nahi duen esperientzia sentsorial bat ere.

“Indarkeria matxistak gizarteak duen gaitz larriena izaten jarraitzen du. Laudioko Udalak herritar guztiei dei egiten die, modu aktiboan parte har dezaten azaroaren 25a dela-eta udalerri guztietan egingo diren salaketa eta aldarrikapen ekitaldietan”, adierazi du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.

LAUDIOKO PROGRAMAZIOA

LARUNBATA, azaroak 13. Eskualdeko Berdintasun Topaketa Amurrioko Reforrean. Ekitaldia 10:00etan hasiko da, aurkezpen instituzionalarekin. 11:00ak aldera, gai hau jorratuko da: “Gertu tokatzen zaigunean, zer egin kasu baten aurrean?”; eta atsedenaldiaren ostean, 12:30ean, autodefentsa feminista dinamika baten txanda izango da. 13:30ean, “Indarkeriei ahotsa eta ordaina emanez” gaiari helduko zaio. Ordaineko ekitaldia 14:00etan iritsiko da: “Sinesten dizugu!”, eta ordu erdi geroago, topaketa lunch batekin amaituko da. Jarduera Laiaren programazioaren barruan egiten da.

ASTELEHENA, azaroak 15: Bideo Foruma. En busca del “príncipe azul”, ni falta que hace. Maitasun erromantikoaren mitoek bikote-harremanei nola eragiten dieten hausnartuko da. 17:30ean Kultur Etxean.

ASTEARTEA, azaroak 16. Irantzu Varela idazle eta kazetariak “(Ya no) Soy esa” bere liburua aurkeztuko du Kultur Etxean 18:30ean.

OSTEGUNA, azaroak 18. Artile-solasaldia. 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.

OSTIRALA, azaroak 19. Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa Arespalditzako udaletxean.

LARUNBATA, azaroak 20. Zine emanaldia Laudioalde zinema Aretoan: MISS MARX 18:30ean, 3 euro. 12 urtetik aurrerakoentzat.

IGANDEA, azaroak 21. “Los caminos de la vida” antzezlana, ahalduntzeko antzerkia. Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak protagonista dituen ikuskizuna Kuluxka Antzerkiak zuzendu du, eta Lamuza parkeko kasinoan eskainiko da, 18:00etan. Obra horren bidez, jaioterritik irten eta Euskadira iritsi zirenetik hiru emakume migratzailek eta errefuxiatuk bizi izan dituzten gorabeherak ezagutu ahal izango dituzte herritarrek. Mundubat fundazioak ekoitzi du obra.

ASTELEHENA, azaroak 22. Artile-ekintza. 11:30ean. Nerbioi kalearen erdiguneko hiru zubietako barandak apainduko dira, kolore more, lila eta zuriz tindatutako artile ehunduarekin. Horrela, erakundeak bizirik atera direnei babesa eman nahi die. Ehule taldearekin bat egin nahi duenak datorren azaroaren 18an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean egingo den artile-solasaldira joan besterik ez du behar.

ASTELEHENA, azaroak 22. Hortzmuga antzerki konpainiak “Memoria Eraikitzen” proiektua aurkeztuko du Kasinoan 18:30ean. Diziplina anitzeko instalazio artistiko batetik sortutako esperientzia sentsorial honek indarkeria matxista gaitzetsi eta salatu nahi du. Izen emateak: 94 403 48 50 telefono-zenbakian edo berdintasuna@laudio.eus helbidean. 16 urtetik gorakoentzat.

OSTEGUNA, azaroak 25. Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratzea Herriko Plazan. 18:30ean. Solastiar, Avillo, Jakaranda eta Etawasol elkarteek antolatuta.

OSTIRALA, azaroak 26.

  • Kaleko serigrafia tailerra Torontileren eskutik. 17:00etan, Laudioko Kultur Etxean
  • Biolin eta piano tailer-ikuskizuna, “Ahora tocan ellas”. 19:30ean Kasinoan.

LARUNBATA, azaroak 27.

  • “A escena para em-poder-arte!” Antzerki-tailerra. Jarduera goizez izango da, 10:30etik 13:00etara. Parte hartu nahi dutenek Berdintasun Zerbitzuan eman beharko dute izena 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@laudio.eus helbidera idatziz.
  • Zine emanaldia Laudioalde zinema aretoan: Madres paralelas, 18:30ean, 3 euro. 12 urtetik aurrerakoentzat.

IGANDEA, azaroak 28. Autodefentsa feminista tailerra. Kultur Etxean egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Aldez aurretik izena eman behar da: 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo berdintasuna@laudio.eus helbidera idatziz.

ASTELEHENA, azaroak 29: Bideo Foruma. Violencia sexual: no es no. Gizon batek emakumearen beldurra bere boterea erabiltzeko eta emakumea menderatzeko arma gisa baliatzen duenean emakumeek sentitzen duten zaurgarritasunari buruz hausnartuko da. 17:30ean Kultur Etxean.

LARUNBATA, abenduak 4. “Luze edo motz” ikuskizuna (euskaraz), 18:30ean Kasinoan.

OSTIRALA, abenduak 10. Dantza-komedia ikuskizuna: “Lof. Ladies on figh”, 20:30ean Lamuza parkean (euria egiten badu, Aldai plazan).

ARETAKO PROGRAMAZIOA

OSTEGUNA, azaroak 25.

  • Indarkeria matxistaren aurkako horma-irudi parte-hartzailea. Eguraldiak aukera ematen badu 16:30etik aurrera Aretako plazatik gertu dagoen horma-irudian margotuko da.
  • Kaleko serigrafia tailerra, Torontileren eskutik. 16:30ean, Aretako plazatik gertu dagoen horma-irudiaren inguruan.
  • Elkarretaratzea Aretako emakumeek deituta. 19:00etan, Aretako plazan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.