Laudiok Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu

Egitarauak, euskara protagonista izango duten hamar ekitaldi baino gehiago jasoko ditu asteburu osoan zehar

 

Laudioko Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko egitarau zabala prestatu du. Egitarauak, euskara protagonista izango duten hamar ekitaldi baino gehiago jasoko ditu asteburu osoan zehar. Magia, bertsoak, zinema, musika edo kaleko antzerkia izango dituzte laudioarrek abenduaren 3tik 5era. “Ekitaldi guztien ardatza euskara izango da. Gure bizitzan beti presente dagoen eta Laudioko Udalak esparru eta leku guztietara eramaten duen hizkuntza”, nabarmendu du Ander Añibarro, Laudioko alkateak.

Aiarako Euskararen Eguneko festara joan nahi dutenak larunbatean, hilaren 4an, ondoan dagoen Luiaondora hurbildu beharko dira.

Abenduak 3, ostirala

12:00 Adierazpen instituzionalaren irakurketa Alkatearen eskutik. Jarraian, irakaskuntza zentroen adierazpenak: Fabian Legorburu, Ikastola, La Milagrosa, Lamuza, Latiorro, Laudio Institutua, Laudioalde eskola, AEK euskaltegia eta Udal Euskaltegia.
12:15 Adierazpenekin tartekatuta, Arloteen laguntzarekin, “Araban bagare”, “Kontrapas” eta “Txoria txori” kantuak abestuko dira.
12:30 Arloteak taldeak girotuko dute herriko herrigunea, euskal abestiekin.
17:30 Oliver magoa. Erdi Aroko ipuin magikoa ikuskizuna. Aldai plaza.
19:00 Bertsolariak Laudioalde eskolan (3 euro): Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Izar Mendiguren.
20:00 Akordeoi eta piano kontzertua Ezust Duo taldearen eskutik (Garazi Navas eta Ignacio Arakistain). Elizan
20:30 Kaleko antzerkia. Panoli Kabareta ikuskizuna Ganso konpainiaren eskutik. Zubiko-Kurajo gunean. Euririk izanez gero, Aldai plazan.
20:30-22:00 trikitia herriguneko kaleetatik.

Abenduak 4, larunbata
Goizean: Luiaondon egingo da eskualdeko euskararen jaia.
18:00 Umeentzako disko-jaia. Aldai plaza.
18:30 Urtzen Telmo Esnalen dokumentala. Laudioalde, 3 euro.
18:30 Luze edo motz nagusientzako binakako elkarrizketa. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai. Genero kontuak umore bihurtuta. Lamuza parkeko Kasinoan. Doakoa.
20:00-22:30 ORKRESTA elektrotxaranga, herriguneko kaleetatik.

Abenduak 5, igandea
11:30 Bisita antzeztua Lamuza parkearen historia ezagutzeko.
17:30 “Tximinoen izarra” umeentzako euskarazko pelikula. 3 euro, Laudioalde.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.