Laudiok udako “Aizia Bizia Laudio” eta “Laudioko Izarrak” lehiaketen sariak banatu ditu

Laudioko Udalak udako “Aisia Bizia Laudio” eta “Laudioko Izarrak” lehiaketetako sariak eman ditu dagoeneko. “Aisia Bizia Laudio” izeneko argazki lehiaketaren irabazlea Beatriz Gines izan da, eta 250 euroko saria eraman du. 200 euroko saria duen bigarren postua Iratxe Let laudioarrarentzat izan da, eta hirugarren bi sariak, bakoitza 50 eurokoa, Julen Andarentzat eta Andere Arriaga Santamariarentzat izan
dira.

Ikus-entzunezko “Laudioko Izarrak” lehiaketan Ainara Alonso izan da irabazlea, eta 300 euroko saria eraman du. 200 euroko saria duten bigarren bi postuak Zuriñe Campok eta Izaro Akarregik eskuratu dituzte. Azkenik, hirugarren sariak, 100 eurokoak, Ibai Adrian, Ander Trujillo eta Oier Perezi eman dizkiete.

Bi ekimenak 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta zeuden. “Laudioko Udalak horrelako lehiaketa bat diseinatu eta martxan jarri duen lehen aldia da. Egia esan, ezin gara pozago eta harroago egon gure gazteek erakutsi duten erantzun ona ikusita”, esan du Loli Muriel Berdintasun zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.