Laudioko Udalak bat egin du EUDELek deitutako elkarretaratzearekin, Anna eta Olivia txikien gertaera krudela gaitzesteko

EUDEL euskal udalen elkarteak gaur goizean egindako premiazko deialdiari erantzun dio Udalak, Anna eta Olivia txikien gertaera krudela gaitzesteko. Horrela, Laudiok elkartasuna adierazi nahi die familiari eta hurbileko pertsonei, baita indarkeria matxistaren biktima guztiei ere.

EUDELek gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunetan sortzen baita haien hazkuntza.

Emakumeen aurkako indarkeria (bikarioa, psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larria eta onartezina.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.