Minbiziaren aurkako Euskadiko II. Kongresua paziente eta senideentzat

Azaroaren   27an,  larunbata,  9:30etan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, Minbiziaren Aurkako hiru euskal elkarteek bigarren kongresua antolatuko dute, 2018an Donostiako Kursaalean lehen edizioa egin ondoren.

Biltzarra doakoa izango da bertaratzeko interesa duen edonorentzat, eta Euskadiko elkarteen elkargunea izango da. Elkarte horiek, era batera edo bestera, minbizidun gaixoen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten dute, eta ildo horretan egiten den lan desinteresatua agerian uzteko balioko du.

Antolatzaileak diren ARABAKO, BIZKAIKO ETA GIPUZKOAKO MINBIZIAREN AURKAKO hiru  elkarteez gain, hauek  dira  gonbidatutako  elkarteak:  Arabatik  AAL (Arabako laringektomizatuen elkartea), ADELPRISE (Arabako linfedema primarioaren, sekundarioaren eta Lipedemaren elkartea), ASPANAFOA (Arabako haur minbizidunen gurasoen elkartea), ASAMMA (Arabako bularreko minbizia eta ginekologikoa duten emakumeen elkartea) eta AROS (Arabako ostomizatuen elkartea).  Bizkaitik  ARGIA  (Bizkaiko  Ostalarien  Elkartea),  ASPANOVAS  (Bizkaiko minbizia duten haurren gurasoen elkartea), BIZADELPRISE (Bizkaiko linfedema primarioaren, sekundarioaren eta Lipedemaren elkartea), LA CUADRI DEL HOSPI (USOX minbiziaren humanizazio, sozializazio eta ikerketarako gurasoen elkartea eta Oheste-sendagaien  bidezko  laguntza).  Gipuzkoatik  AGADELPRISE  (Gipuzkoako linfedema  primarioa,  sekundarioa  eta  lipedema  dutenen  elkartea).  Horiez  gain, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza duten estatu-mailako beste erakunde batzuk ere badaude, hala nola CMM Elkartea (Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkartea), ASACO (obulutegiko Minbizia dutenen Elkartea) eta BIRIKETAKO MINBIZIA DUTENEN ELKARTEA.

Kongresua  9:30ean  hasiko  da, María  de  Maeztu  Auditorioan  egingo  den  hitzaldi batekin. Ondoren, Prebentzio, Osasun, Gizarte eta Ikerketari buruzko lau mahai- inguru egingo dira, Maria de Maeztu auditorium eta Francisco de Vitoriaren artean. Bertan, profesionalen eta pazienteen ahotsak, testigantzak eta esperientziak entzun ahal  izango  dira,  baita  ikerketako  azken  aurrerapenak  ere.  Ekitaldia  amaitzean, Udaberria Musika Eskolako gospel abesbatzaren   musika   emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Kongresurako izen-ematea doakoa izango da, web orri honen bidez, https://congresoeuskadi.eventoscontraelcancer.es/   eta   bertaratzeko   (edukiera bete arte) zein streaming bidez bertaratzeko (online) egin ahal izango da. Biltzarraren programa web orri berean kontsulta daiteke.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Michelín Fundazioak, Vital Fundazioak, IMQk eta Janssenek babesten dute kongresu hau. El Corte Inglesek eta Udaberria Musika Eskolak laguntzen dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.