Negulekuak eta Neguko Games, gazteen aisialdirako Laudioko eskaintza negu honetan

Negu honetan, 2011, 2010 eta 2009 urteetan jaiotako gazteei zuzendutako Negulekuak programa aurkeztuko da Laudion. Aisialdiaren arloko gizarte- eta hezkuntza-gunea da, eta elkartzeko, harremanetan jartzeko eta jolasteko leku bat emango die gazteei, euren nortasuna garatzen laguntzeko.

2006, 2007 eta 2008an jaiotakoek ere, Neguko Games izeneko jarduera izango dute. Programa horren bidez, adingabeek, erronka ludikoetan oinarritutako etengabeko abentura biziko dute, eta eurak izango dira euren istorioaren protagonistak.

Pertsona bakoitzak azaroaren 15etik abenduaren 10era bitartean eman dezake izena, 944 034 850 telefono-zenbakian edo hezkuntza@laudio.eus helbide elektronikoan. Prezioa 5 eurokoa izango da talde bakoitzeko.

FECHAS HORARIO
TALDEA 1 GRUPO Abenduaren 24tik 31ra

Del 24 al 31 de diciembre

9:30 – 13:30
TALDEA 2 GRUPO Abenduaren 24tik 31ra

Del 24 al 31 de diciembre

15:30 – 19:30
TALDEA 3 GRUPO Urtarrilaren 2tik 9ra

Del 2 al 9 de enero

9:30 – 13:30
TALDEA 4 GRUPO Urtarrilaren 2tik 9ra

Del 2 al 9 de enero

15:30 – 19:30
SUKALDARITZA TAILERRAK

Abenduaren 27an eta 28an sukaldaritza eta nutrizio tailerrak eskainiko dira 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Elena Jorrin nutrizionista laudioarrak emango ditu tailerrak. Izen-emateak, ikastaro baterako edo gehiagorako, Gazteria Zerbitzuan egin beharko dira, 94 403 48 50 telefono-zenbakira deituz edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatziz. Plazak mugatuak izango dira. Saioak hauek izango dira:

– Abenduak 27: Errezeta begetarianoak. Ordutegia: 10:00-12:00 |12:30-14:30

– Abenduak 27: Ospakizun eta urtebetetze osasungarriak. Ordutegia: 16:00-18:00 | 18:30-20:30

– Abenduak 28: Kirol-nutrizioa. Ordutegia: 10:00-12:00 (euskara) | 12:30-14:30 (euskara)

– Abenduak 28: Sukalde azkarra eta erraza mikrouhin-labean. Ordutegia: 16:00-18:00 | 18:30-20:30

 

*Sukaldeko ekintzak Zubiko Etxean egingo dira

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.