Olentzeroren eta Maridomingiren telefono deia jaso nahi al duzu?

APILLek bultzatu duen kanpaina honen bidez Olentzero eta Maridomingi Laudioko haurrekin harremanetan jarriko dira telefonoz, zer nahi duten entzuteko. Parte hartzen duten establezimenduek bezeroen artean banatuko dituzte deiak jasotzeko kupoiak. Deiak abenduaren 23ra arte egingo dira. Ekimena Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babesten du.

Laudioko saltokiren batek parte hartu nahi badu, APILLekin jarri behar da harremanetan 946722801 telefono-zenbakira deituz edo apill@laudiocomercial.com helbide elektronikora idatziz. Izena emateko epea abenduaren 1ean amaituko da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.