Txertatu Merkatuan: aktibazio sozial eta laboralerako proiektua

Garapen Agentziak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Txertatu Merkatuan programa jarri du martxan. Ekimenak 30 urte bitarteko gazteen aktibazio sozial eta laborala du helburu; eta oinarrizko formakuntza maila duten, ikasketak baztertu dituzten eta langabezian urte bat baino gehiago daramaten gazteei zuzendua dago.

Programak azaroak 30 arte iraungo du, eta bi fasetan banatua egongo da. ‘Egokitu’ delakoan profil laborala landuko dute, pertsona bakoitzaren ezagutza eta gaitasunetatik abiatuta. Bigarren fasean, ‘Trebatu’ izenekoan, alor teknikoen inguruko formakuntza eskainiko da, 100 ordu inguruko iraupena du, eta kudeaketa logistikoan zentratuko dira: biltegiratzea, gurdi igogailua edo pertsonak jasotzeko plataforma mugikorrak, besteak beste. Era berean, komertzioari lotutako zereginak ere ikasiko dituzte, kutxazain edo hornitzaile lanak, kasu.

Programa honen inguruko informazio gehiago Garapen Agentzian bertan eska liteke, Arza eraikinean, 94 403 49 80 telefonoan edo garapenagentzia@laudio. eus helbide elektronikoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.