Udal ludotekak azaroaren 8an irekiko ditu berriro ateak

Zerbitzua 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da

Lamuza kiroldegian dagoen udal ludotekak azaroaren 8an irekiko ditu berriro ateak. Zerbitzua astelehenetik ostegunera emango da, 17:00etatik 20:00etara. Jaiegunetan, zubietan eta oporraldietan itxita egongo da, eskola-egutegiarekin bat.

Ludoteka zerbitzua 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da, baina 4 urtetik beherakoek heldu batekin egon beharko dute.

Aurrez izena emateko epea azaroaren 3an amaituko da eta onartuen zerrendak azaroaren 4an argitaratuko dira. Ordainketa egiteko epea azaroaren 4tik 8ra bitartekoa izango da.

Hasiera batean, zerbitzua azaroan eta abenduan emango da, baina ikasturtea amaitu arte luzatu ahal izango da,

– 2021eko azaro-abenduko kuota: 10,20 €

 

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.