Gogoratu: ‘Aisia Bizia Laudio’ argazki lehiaketa abuztuaren 27ra arte

Bi kategoriatan banatuta, adinaren arabera, 14 eta 25 urte bitarteko herritarrek parte hartu ahal izango dute argazkiak@aisiabizia.eus helbidera bidaliz, ekainaren 1etik abuztuaren 27ra

Argazkigintza gustuko baduzu eta zure lanak ezagutzera eman nahi badituzu, zorioneko zaude; izan ere, Laudioko Udalak, Gazteria eta Adikzioen Prebentzioa arloen bidez, ‘Aisia BIZIA Laudio’ izeneko lehiaketa bat argitaratu berri du.

Lehiaketan 14 eta 25 urte bitarteko herritarrek parte hartu ahal izango dute. Horretarako, parte hartu nahi dutenek euren argazkiak bidali beharko dituzte ekainaren 1etik abuztuaren 27ra, eta www.aisiabizia.eus webgunean eta sare sozialetan partekatuko dira.

Izena emateko, bidalitako argazkiak jasoko dira, parte hartuko duen kategoriarekin eta egileetako baten izen-abizenekin batera. Horretarako, bi kategoria diseinatu dira: 14 eta 18 urte bitarteko A kategoria eta 19 eta 25 urte bitarteko B kategoria. Interesatuek euren argazkiekin e-mail bat bidali beharko dute argazkiak@aisiabizia.eus helbide elektronikora.

Argazkien ezaugarriak

  • Gehienez 3 argazkiko bilduma.
  • JPG formatuan.
  • 1500X2300 pixel gehienez, eta gehienez 10 megabyte.

Adingabea izanez gero, legezko ordezkariak idatziz baimenduko du inskripzioetarako sortutako helbide elektronikoan. argazki@aisiabizia.eus, horretarako, baimen-eredu bat deskarga daiteke Baimena atalean. “Argazkia bidaltzean, adingabea izanez gero, baimena ematen da jarduera honen hedapen-kanaletan parte hartzeko eta erakusteko”.

Sariak

  • A- 14-18 urte
    • Lehenengoa 250 – 1 sari
    • Bigarrena 200 – 1 sari
    • Hirugarrena 50 – 3 sari
  • B- 19-25 urte
    • Lehenengoa 250 – 1 sari
    • Bigarrena 200 – 1 sari
    • Hirugarrena 50 – 3 sari

Sarituak www.aisiabizia.eus webgunean jakinaraziko dira irailaren 6tik aurrera eta, informazio gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren webgune ofizialean bertan eskuratu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.