Udalak herritarrei irekita egongo den jardunaldi bat deitu du Antzokiaren proiektua aurkezteko

Antzokiaren proiektuaren idazketa amaitu da eta Laudioko Udalak aurkeztu eta herritarrekin partekatu nahi du abenduaren 2an, 18:00etan, Kultur Etxeko Arraño Aretoan egingo den jardunaldi irekian. Hitzorduan Javier de las Heras proiektua idatzi duen arkitektoak ere hartuko du parte. Horrela, herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dituzte proiektuaren oinarrizko alderdiak, hau da, espazio berri hori, bere instalazioak, eraikuntzako materialak edo ingurunearekiko integrazioa nolakoak izango diren.

Antzokiaren proiektua duela bi hamarkada jarri zen lehen aldiz mahai gainean. 5,2 milioi euroko aurrekontuarekin, instalazio horretan, erabilera kulturalak, sozialak, bilerak, hitzaldiak… barne hartuko dituen erabilera anitzeko areto bat eta beste espazio osagarri batzuk (kamerinoak, aretoak, biltegia, etab.) eraikitzea aurreikusten da. Ostalaritzako gune bat ere izango du, eta horren kudeaketa-eredua obrak egitearekin batera jorratuko da. 2022an eraikuntza-lanen lizitazioan lan egin ahal izatea espero da. Lanek 2 urte inguru iraungo dutela aurreikusten da.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.