Udalak kautelaz eten du udal-hiltegiaren jarduera

Zentroak sortzen dituen hondakinen kudeaketan akatsak egon daitezkeela ikusi da; horregatik, itxita egongo da egoera hori zergatik gertatu den ezagutu arte

Udal hiltegiko instalazioak prebentzioz ixteko agindua eman berri du Udalak, hondakinen kudeaketan eta tratamenduan akatsak antzeman ondoren. Horregatik, ingurumen-arloko beste arazo batzuk sor ez daitezen, berehala ixteko erabakia hartu da.

Hemendik aurrera, sakon ikertuko dira instalazioen funtzionamenduan ezohiko egoera hori zergatik sortu den. Horretarako, agintari eskudunei jakinarazi zaie.

Legegintzaldi honetan egindako hobekuntzak

  1. urtearen erdialdetik, udal-brigadetako langileek, beste enpresa batzuekin batera, hiltegiko instalazioak egokitzeko eta birmoldatzeko lan egin zuten, 140.000 eurotik gorako inbertsioarekin eguneratu behar baitziren.

Saneamendu-sarean jarduketak egin ziren, ur beltzak eta euri-urak Udalaren baliabide propioen bidez modu ordenatuan bereizteko, kolektoreak eta kutxatilak ordezkatuz. Era berean, estalkiko forjatuak partzialki konpondu ziren; izan ere, zenbait elementuri, hala nola habetei, zati batean eragin zieten korrosioak eta kontxoak kentzeak.

Bestalde, karrileria eusten duen metalezko egitura guztia tratatu zuen, hildako piezak eseki eta barnean lekualdatzeko, eta enpresa beraren esku utzi da mota horretako instalazioetarako egokiak diren estaldura bereziak dituzten horma eta zoru guztien tratamendua. Era berean, iturgintza-instalazioa partzialki konpondu zen, eta odola biltzeko pila bat instalatu zen. Ponpaketa-sistema batekin batera, hilketetatik datorren odola biltegi eramangarri batzuetan biltzeko balioko du, ondoren kudeatzaile baimendu batek kudeatzeko.

Boxa edo animaliak hiltzeko tokia eguneratu egin behar zen, osasungintzak eskatzen duen araudia bete ahal izateko, eta, beraz, hura ere ordeztu egin zen. Era berean, 2019an, lazareto aretoa hobetu zen, bai eta animaliak egoteko beste gela batzuk ere. Horrez gain, barrualdea txukuntzeko eta hobetzeko lan txikiak egin ziren, hala nola saneamendu-sarea garbitzea edo udal-brigaden kontura hobi septikoa hustea. Azkenik, hiltegiko 7 hotz-ganberetako bat konpondu zen, kamioiak kargatzeko moilatik gertuen zegoena eta garrantzitsuenetako bat.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.