Udalak kultUDA 2021 kartel lehiaketaren oinarriak onartu ditu

Laudioko Udalak sanrokeak jai tradizional eta maiteak bertan behera utzi behar izan ditu, urtero, abuztuan, kaleak kolorez, alaitasunez, musikaz eta giro onez betetzen baitituzte. Hala ere, sanrokeak eta auzoko jai guztiak bertan behera uzteak ez duela esan nahi, inolaz ere, udan zehar udalerrian kultur jarduerak ezabatuko direnik.

Hori dela eta, Udalak kartel lehiaketaren edizio berri bat antolatuko du, baina gai nagusia sanrokeak izan beharrean, kultUDA kultur ekitaldien agenda izango da.

KultUDA 2021 Kartel Lehiaketaren XLII. Oinarri arautzaileak

KultUDA 2021 haurrentzako kartel lehiaketaren oinarri arautzaileak

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.