Udalak Laudioko hezkuntza-komunitate osoak ikasturte honetan egindako ahalegina aitortu eta eskertu du

COVID-19k eragindako egoera soziosanitarioa dela eta, udalerriko ikastetxeek ezohiko neurriak hartu behar izan dituzte, beren ohiko jarduera aldatu dutenak

Laudioko Udalak, Hezkuntza Sailaren bitartez, 2020-2021 ikasturtean laudioar hezkuntza komunitate osoaren konpromisoa, dedikazioa eta inplikazioa eskertu nahi izan du. Euskadi osoan, amaitzen den ikasturte honetan, batez beste, ikasgela irekien % 99,28 mantendu dira, eta, horrela, hezkuntza-jarduera presentziala bermatu da. Hori guztia euskal hezkuntza-komunitatea osatzen duten kolektibo guztien lanari eta dedikazioari esker lortu da.

Pandemia honetatik ikasitako lezioetako bat hezkuntza presentzialaren garrantzia izan da. Garrantzitsua ikasleentzat, eta, zalantzarik gabe, funtsezkoa familia-, lan- eta gizarte-bizitzaren orekari eusteko. Ez da batere erraza izan. Ikasleak beren ikastetxeetara egunero joan ahal izatea lortzeak balio handia du. Aurrez aurreko hezkuntzak, prestakuntza emateaz gain, berdintasuna, lankidetza eta babesa esan nahi du; kontziliazioa, lan-bizitza, familia-bizitza eta gizartean komunitate baten parte sentitzea esan nahi du.

Eskerrak

Udalak bereziki eskertu nahi du Matxintxu Haurreskolak eta ikastetxe publiko eta kontzertatuek (LHI) egin duten lana: Lamuza; CEP. Latiorro; CEP. Fabian Legorburu; La Milagrosa Ikastetxea; Laudio Ikastola; Laudio Institutua; Lanbide Heziketako Udal Zentroa eta Laudio HHI ere bai.

“Zuen konpromisoak oinarrizko hezkuntza zerbitzu integrala eskaintzeko gaitasuna bermatu du”. Eskerrik asko!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.